Jon Otxoantezana Fernandez Algortako
San Nikolas Ikastolako DBHko bigarren mailako ikasleak Hego Euskal Herriko Euskarazko Idazlen Laburren Lehiaketa irabazi berri du. Guztira, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko 5.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute lehiaketan. Ekimenak bere hamargarren urteurrena ospatu du aurten, Coca Cola edaria ekoizten duen Norbega konpainiak antolatzen duela. Antolakuntzak jakinarazi duenez, irakasle, komunikabide eta kultur erakundeetako ordezkariek osatutako herrialde mailako epaimahai batek aztertu eta aukeratu zituen 36 idazlan finalistak. Sari banaketa asteazkenean ospatu zen, EITBko Multibox aretoan, Bilbon. Lurralde desberdinetako lehen postuetako sei ikasle irabazleek sari bereziak jaso zituzten: lehen postuan geratu ziren bi sarituek Londresera egingo dute bidaia bat irakasle baten laguntzarekin eta beste lauek sari berezi bat jaso zuten. Lehiaketa 2003tik ospatzen da eta hamar urte hauetan Hego Euskal Herri osoko 35.000tik gora ikasle izan dira parte hartzen. Norbega enpresak azaldu duenez, "tinkotasunez" jokatu nahi dute "euskal ikastetxeetan euskara finkatzearen alde". Argazkian, Jon Otxoantezana Fernandez / © Norbega.