Antolatzaileen azalpen eta arau guztiak
Bi formatu bidezko kultur sormen herritarra da Noraizanean. Hitzak eta Argizkiak. Kaletik Abianera, abianetik Kartzeletara, Kartzeletatik Abianera, Abianetik kalera …. mugituz joango diren mezuen jarioa izango da. Ekimen kolektibo honetan parte hartu nahi duen edonori zabaldua dago. Mezuren bat zabaldu nahi duen edonori. Ez dago adin ezarpenik.
Hitzak:
Ipuin/narrazio hasierak egitea kaleko partaideek, kartzeletako partaideek istorioarekin jarrai dezaten.
Argizkiak:
Kaleko partaideak ateratako argazkiak kartzeletara bidaliko dira, kartzeletan argazkiek inspiratutakoarekin testu bat idatz dezaten parte hartu nahi duten presoek.
Gaia Irekia da eta ekimenaren izaera bera dela eta aldatuz joan daiteke, lana jarraituko duen partaide bakoitzak emango dion norabidearen arabera. Hasi egiten duenak zenbaiteraino itxi edo zabalik uzten duenaren arabera.
Ez du lehiaketa ezta sariketa izaerarik izango. Beste lanekin batera, lan kolektibo hauen emaitza Abian kultur elkartearen urteurrenean ikusgai egotea izango da saria. Formatu berezian argitaratuko dira eta lan ikusgarrienak errezitatuko dira ere bai.
Eskubideak:
Lan kolektiboa izatean, ez dauka egile bakarrik. Creative Commons izaera izango hartuko dute. Hau da, Aitortu-partekatu baimen izaera. Honen arabera (egilea/k nor/tzuk den/diren beti aitortu beharko da eta lanaren kopia zein banaketa askea da. (egilea izen abizenez ala ezizenez ezagutzea nahi izatea partaidearen esku egongo da beti ere)
Epeak:
Kalean daudenen lanak aurkezteko epea Ekainaren 10a izango da. Abian kultur elkartean edota hurrengo helbide elektronikoan: abianagenda@gmail.com
Kartzelara hurrengo egunean helarazten hasiko gara, ahalik eta modurik eraginkorrenean.
Kartzelako lanak beranduenez Irailaren 15erako agon behar dira Abiango kideen eskuetan. Argitalpena urteurrenerako prest egon dadin. (Kartzeletan jarritako oztopoak kontuan izango dira lanak jasotzeko epea gainditzen badu, eta posible izango dugun guztia egingo dugu urteurrenerako prest egon daitezen)
Aurkeztu beharreko lanen izaera:
Hitzak modalitatea: Modalitate honetako testuak edozein formatutan jasoko ditugu, baina kontuan izan behar du egileak kartzelan sartzeko jar ditzaketen oztopoak direla eta, beste formatu batera (ziurrenik eskuz) berridatzia izan daitekeela. Testua hurrengo partaideengana ahalik eta arinen hel dadin. Hala ere, argitalpenaren momentuan, hau da urteurrenean, egileak egindako formatua lehenetsiko da.
Argizkiak: Modalitate honetako argazkiak kartzelan sar daitezen argazki errebelatu gisa sartu behar ditugu. Beraz argazki originala (hau da argazkia baino ez eta atzetik inolako idatzirik gabea) edota errebelatzeko moduan dagoen digitala aurkeztuko da. Kalitate onekoak izan daitezen eskertuko da, Abiango urteurreneko argitalpenean erakusketa polita egin ahal izateko.