Euskal Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak larunbat honetan, ekainak 15, Miarritzeko Irati erakustazokara hurbiltzeko deia luzatu du, bertan
"Herria dugu arnas" nazio ekimenaren "Elkartasun Hatsa" ekitaldia antolatu dutela.
Ernai eta Herrira erakundeek bat egin dute ekimenarekin.
Algortako Herrirak jakinarazi duenez, Miarritzera hurbiltzeko, Uribe Kostatik bi autobus izango dira. Hauetako bat ekitaldia bukatu eta gero bueltatuko dela (13:30ean). Bestea, berriz, kontzertuak bukatu eta gero bueltatuko da (23:00etan, gutxi gora behera). Autobusa goizeko 9etan aterako da Telletxetik eta aurretik eman beharko da izena, ohiko lekuetan. Euskal Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak "hausnarketa prozesu zabala burutu du azken garaian eta estatuen blokeoa aldebakarreko pausuen bitartez gainditzeko hautua egin" du, Herriraren arabera. Bide horri hasiera emateko, abian jarri du “Herria dugu arnas” ekimena. Munduko bazter anitzetan ehunka iheslari daude, eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea jorratu nahi dute, mundutik herrira itzuli. Argazkian, Alfontso Etxegarai Plentziako deportatua 27 urte daramatza erbestean / cc-by-nc-nd Josu Martinez eta Txaber Larreategi - Gite-Ipes - Eguzki Bideoak.