
Larunbat honetan, ekainak 15, Astronomia berbatxangoa egingo dute Sopelako Aitxu!, Erandioko Berbots eta Getxo udalerriko Egizu euskaldunen elkarteetako kide eta mintzalagunek. Aipatu dutenez, berezia izango da, gauez egiten duten lehena baita. Durangoko Izar astronomia elkarteko lagunek beraien astronomia gelan azalpenak eman ostean behaketa egingo dute, zeruak uzten badu, behintzat. Horrenbestez, 19:00etan abiatuko dira autobusez Sopelako eliza aurretik, 19:15ean Algortako Telepizzan eta 19:30ean Erandioko gasolinoan geldialdiak eginez. Goizeko 10:30ean irtengo dira bueltan, Durangotik. Berbatxangorako txartelak 2 euro balio ditu. Horrenbestez, aldez aurretik eman beharko da izena Sopelan (
aitxuizuba[abildua]gmail.com / 603 894 364), Erandion (
berbots[abildua]gmail.com) edo Getxon (
egizugetxo[abildua]gmail.com / 619 935 541 / 616 885 165). Argazkia: cc-by-nc-sa
ExtremeAmbient.