Udatxiki programan parte hartzeko eskaera guztiak onartu dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 11a, 14:30

Leioako Udalaren Hezkuntza Sailak antolatutako Udatxiki 2013 programan parte hartzeko leioaztarrek aurkeztutako eskaera guztiak onartuak izan dira, tokiko arduradunek adierazi dutenez. Guztira 207 txiki izango dira aurten parte hartuko dutenak. Lanean diren gurasoei laguntzeko programa da hau, hots, gurasoak lanean diren artean umeek ekintza ezberdinak garatzeko aukera ematen duen programa. Uztailean izango da Udatxiki martxan 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteetan jaiotako ume leioaztarrekin. Esan beharrekoa da ere, programa honen ordutegia goizekoa izango dela, hau da, 09:00etatik 14:00etara arte, eta matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dagoela ez jatetxea ezta garraioa ere. Ekintza guzti hauek Altzaga ikastola, Mendibile eta Lamiakoko ikastetxean garatzen dira. Argazkia: © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun