Guardia Zibilak ustezko bi ETAko kide atxilotu ditu Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 11a, 14:42

Guardia Zibilak Jon Lizarribar atxilotu du gaur goizean Urnietan, eta Ruben Gelbentzu Andoainen. ETAren “Izarbeltz” komando legaleko kide izatea leporatzen diete. Espainiako Barne Ministerioak ohar baten bidez azaldutakoaren arabera, atxilotuek lotura dute 2002. urtean Nafarroako Unibertsitatearen aurka egindako atentatuarekin, Zaragozako Corte Inglesaren aurka egin zenarekin eta Arguedas eta Azagrako bi enpresaren aurkako atentatuekin. Operazioa Frantzian atxilotutako ETAko kideei ateratako informazioaren ostean burutu dutela aipatu du Espainiako Gobernuak. Operazioak irekita jarraitzen du. Biak aurrez atxilotuak izan dira 2003-2004 urteetan. Argazkian, guardia zibila bat Leioan artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun