Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bilduren ilegalizazioaren aurkako helegitea aintzat hartu zuen 2011ko maiatzaren 6an, urte horretako maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeen atarian. Gauzak horrela, bi urte pasa dira
Getxoko Bildu Udalean sartu zenetik eta jada legegintzaldi erdia pasatu egin da. Hori dela eta, koalizio ezkertiar eta soberanistak balantze publikoa egingo du gaur, arratsaldeko 7etan, Algortako San Nikolas plazan, Getxo Antzokiaren edo "EAJren proiektu megalomanoaren" aurrean, Bilduk berak azaldu duenez. Udaletxean lan egindako denbora horretan zehar, "Getxoren eta getxoztarren onurarako lan egiten saiatu gara, arduratzen zaizkien gauzak eta beharrak kontuan izanda", koalizioaren arabera. Horregatik, "ildo horretatik lanean jarraitzeko eta geure lana hobetzeko", Udalean aurkitutakoaren eta egindakoaren hausnarketa publikoa egingo du Bilduk, auzokide guztiak bertaratzera deitu dituela. Bertan, agerraldia egingo dute. Argazkian, Bildu koalizioaren Getxo udalerriko hautagaiak aurkeztu zituzten 2011ko apirilaren 15ean.