Hamar egun barru egingo du Aitxu!-k kantaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 11a, 19:16

Aitxu! Sopelako euskara elkarteak gogoz ekin dio ikasturte amaierari eta mingainak euskaraz mugitzeko kantaldia eta kanta afaria antolatu ditu ekainaren 21erako, ostirala. Egun horretan, "Euskarak batzen gaitu" lelopean, animatzen diren euskaltzale guztiek kantaldiaren seigarren edizioari ekingo diote Larrabasterrako plazan. Hitzordua 19:00etan jarri dute. Ondoren, iluntzeko 9:30ak aldera, afari legea egingo dute Urko kiroldegian, haragizaleentzat zein begetarianentzat menuak izango direla. Sabela sano beteta eta zintzurra bustita, afalostekoari emango diote hasiera, herri kantak abesteari, alegia. Kantuketan, baina, gonbidatu bereziak izango dira, Sopelako hainbat koadrila, alderdi politiko, kirol elkarte eta hezkuntza eragiletako ordezkariek hartuko baitute parte ekimenean, Taberna Ibiltaria taldearekin batera. Herri afarirako txartelak Laiak tabernan eta turismo bulegoetan eros daitezke, 20 eurotan. Argazkian, aurreko edizio bateko kantaldia / © Aitxu!.

Kantaldiaren aurrerakin bideoa (© Aitxu!)



Ekimeneko kartela

Captura de pantalla 2013-06-08 a la(s) 15.30.52
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun