Itxaso Araque idazlea izango da bihar Algortako Irakurzaleen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 12a, 02:36
Itxaso Araque Barriuso 25 urteko idazle donostiarra izango da bihar, osteguna, Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, Algortan. Egizu! Getxo Euskaldun elkarteak zabaldu duenez, “Damutzen ez direnak” Araqueren lehenengo eleberria izango dute mintzagai ikasturteko azken saioan. Ohi bezala, hitzordua Aldai Patronatuan jarri dute, arratsaldeko 8etan. Itxaso Araque Barriuso 1988an jaio zen Donostian, Gasteizen ikasi zuen Itzulpengintza, eta Ingalaterran jarraitu du lanean eta ikasten, Londresen eta Cambridgen. 2011ko Augustin Zubikarai bekari esker idatzi zuen "Damutzen ez direnak" bere lehenengo eleberria, Elkar argitaletxea dela medio 2012ko abenduaren 20an jendaurrean aurkeztu zuena. LIburuan, hiru pertsonai, Stu, Andreas eta Naroa, hiru istorio eta hiru hiri, Londres, Berlin eta Milan, erabiltzen ditu Araquek 30 urteko belaunaldiaren erradiografia egiteko. “Nik uste belaunaldi horrek ezkutatu nahi izan duela pairatu duen alienazioa, balio batzuekin hazi eta horiek bertan behera utzi behar izatearena”, uste du idazleak. Argazkian, Itxaso Araque / cc-by-sa Uberan.org.
Itxaso Araque “Damutzen ez direnak” eleberriaren aurkezpenean, Xabier Mendiguren editorearekin (cc-by-sa Imanol Ubeda - Uberan.org)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun