Guardia Zibileko agenteek eta Santurtziko Itsas-Salbamendu Zentroko (Sasemar) kideek larrialdi simulazioa egingo dute gaur, asteazkena, Algortako kirol portuan. Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak zabaldu duenez, simulazioa kirol portuko gurutzontzi kaian burutuko da goizeko 10:45etik aurrera, itsas-erreskate bat irudikatuko dela. Ariketa ikuskatzen izango dira, besteak beste, Carlos Urquijo Gobernuko ordezkaria, Ignacio Erice Bizkaiko Azpiordezkaritzako arduraduna, hainbat armadore pribatuak eta Itsas Gurutze Gorriak. Gidoiaren arabera, bi belaontzik talka egingo dute Algortako urtean, haietako batean su bat piztu ostean. Istripuaren ondorioz hainbat naufrago suertatuko dira Kantauri Itsasoan, uretan bizirautea saiatuko direnak. Une horretan abiatuko da erreskate ekimena. Berau aurrera eramateko, Maria de Maeztu itsas-salbamendu itsasontziak, E/S Salvamar Acyone ontziak eta Guardia Zibileko eta Itsas Salbamenduko helikoptero banak hartuko dute parte. Era berean, Itsas Gurutze Gorriko eta Bilboko Portu Agintaritzaren Aurreikuspen eta Ingurumen Zerbitzuko unitateak ere izango dira bertan. Argazkian, Guardia Zibilaren erreskate helikoptero bat / cc-by-sa
fernand0.