Beraz, parte hartu nahi dutenek izena emateko orria bete beharko dute. Izena emateko orria Kultur Leioara (Jose Ramon Aketxe, 11) eraman beharko da edo posta elektronikoz bidali.
Sariak honakoak izango dira:
Nagusien maila:
1.saria: 300 euro, txapela eta lepozapia.
2.saria: 230 euro eta garaikurra.
3.saria: 210 euro eta garaikurra
Gaztetxoen maila:
1.saria: 220 euro, txapela eta lepozapia
2.saria:180 euro eta garaikurra.
3.saria:150 euro eta garaikurra.
Epaimahaiak, lehiakideen mailaren arabera, maila bakoitzean aipamen berezi bat emateko aukera izango du. Irabazle suertatzen ez diren bikote nagusi guztiek 110 euroko dirusaria jasoko dute eta bikote gazteek 100 euroko dirusaria
Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak herriko dantza taldeek eta Leioako Udalak antolatzen duten Leioako XIII. Jota Txapelketa igandean, ekainak 16, egingo da. Halere, bertan parte hartu nahi duten bikoteek gaur eta bihar artean erabaki eta izen-ematea gauzatu beharko du