Bilboko Portu Agintaritzak badu jada Abra kanpoaldean, Punta Luzero inguruan, 50 milioi metro kubo harea eta itsas hondoko material erauzteko Espainiako Ingurumen Ministerioaren Baimena,
Abra Bizirik Getxoko plataformak ohartarazi duenez. Uda ostean, iraila aldera hasiko homen dira "Ama Itsasoa harrobi moduan erabiltzen" aipatu eragileak ohartarazi duenez. Hori dela eta, ostiral honetarako, apirilak 14, larrialdiko deialdia luzatu die plataformak Abra osoko elkarte eta auzokideei. Arratsaldeko 7etan egingo dute asanblada, Algortako Portu Zaharrean, "denon artean Ama Itsasoaren kaltetze, pribatizatze eta ingurumen ondorio kaltegarri hauek nola geldi ditzakegun" aztertzeko. "Zoritxarrez, nahiz eta hasierako informe bat egon zen era guztietako ondorio kaltegarriak aipatzen zituena, argi ikusten dugu ingurumen, arrantza edo osasun arloko interesak zapalduak izango direla gutxi batzuen interes ekonomikoak medio", salatu du Abra Bizirik Getxoko plataformak. Dragatze lanek 6,5 milioi tona sedimentu kutsatu askatuko dituelakoak dira. Bitartean, bihar inauguratuko du 11:00etan Imanol Landa alkateak Getxoko Kirol Portuko atrakaleku berria. Argazkian, Abrako hondar erauzketa bertan behera uztea eskatu zuten Arriluzen 2012ko maiatzaren 13an.