Guardia Zibileko agenteek eta Santurtziko Itsas-Salbamendu Zentroko (Sasemar) kideek goizean egindako larrialdi simulazioa ikusgai izan da Algortako Arriluzeko pasealekutik zein Ereagako kaitik edo Algortako kirol portutik bertatik. Auzokideen zalantzazko begirada eta adierazpenen artean gauzatu da Algortako kirol portuko gurutzontzi kaian Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak antolatutako itsas-erreskatearen simulazioa. Ariketa gertutik jarraitu du Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariak, Ignacio Erice Bizkaiko Azpiordezkaritzako arduraduna, hainbat armadore pribatuak eta Itsas Gurutze Gorriko kideak lagun izan dituela. Argazkian, Carlos Urquijo, ezkerrean, larrialdi-simulazioari so / cc-by-sa Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza EAEn.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!