Nikaraguako Tipitapa herria beste 42.000 eurorekin lagundu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 13a, 19:44

Getxoko Udalak 42.457 euroko diru-laguntza eman dio Euskal Fondoari, Nikaraguako Tipitapa udalerrian saneamendu eta euri-drainatze proiektu baterako. Egitasmoaren helburua haurren eta talde ahulen sabeleko eta arnasketa-gaixotasunen eraginak murriztea da eta baita euriak herritarrengan eta eraikinetan sor ditzaketen kalteak ere. Jarduera horren pertsona onuradunak 2.675 bat izango dira, tokiko arduradunek zehaztu dutenez. Getxoko Udala 2001ean sartu zen Euskal Fondoan eta orain arte sustatutako jarduera gehienak Nikaraguako Tipitapa udalerrian izan dira. Besteak beste, liderrak hezteko, udal planifikazioa sustatzeko eta auzo batzuetan euri-urak eta azpiegiturak bideratzeko izan da. Nikaraguako eta Kubako beste toki batzuetarako ere onartu ditu diru-laguntzak tokiko erakundeak. “Urteroko diru-laguntza honekin Euskal Fondoarekin dugun konpromisoari eusten diogu eta baita 100 udal baino gehiagok eta Gipuzkoako eta Arabako Diputazioek osatzen dugun elkarteak garapen bidean dauden herrialdeekin dugun apustu solidarioari ere”, adierazi du Imanol Landa alkateak. Argazkian, Imanol Landa, erdian, Euskal Fondoko presidente aukeratu zuten batzarrean / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun