Sariak honakoak izango dira:
Nagusien maila:
1.saria: 300 euro, txapela eta lepozapia.
2.saria: 230 euro eta garaikurra.
3.saria: 210 euro eta garaikurra
Gaztetxoen maila:
1.saria: 220 euro, txapela eta lepozapia
2.saria:180 euro eta garaikurra.
3.saria:150 euro eta garaikurra.
Epaimahaiak, lehiakideen mailaren arabera, maila bakoitzean aipamen berezi bat emateko aukera izango du. Irabazle suertatzen ez diren bikote nagusi guztiek 110 euroko dirusaria jasoko dute eta bikote gazteek 100 euroko dirusaria
Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak herriko dantza taldeek eta Leioako Udalak antolatzen duten Leioako Jota Txapelketa etzi, igandearekin, egingo da. Dantza txapelketaren XIII. edizioa Kandelazubietan burutuko da, goizeko 12etatik aurrera. Bertan, nahi duten neska-mutilen bikote guztiek parte hartu ahal izango dute, horretarako baldintza bakarrak aurretik izena eman izana, bikote mistoak izatea eta ohiturak agintzen duen bezala jantzita joatea izango direla. Bi maila ezarri dituzte antolatzaileek: 16 urte baino gutxiagoko dantzariak eta dantzari nagusiak, 16 urte baino gehiagokoak, alegia. Gehienez 10 bikote onartuko dira maila bakoitzeko. Kopuru hori gaindituz gero, antolatzaileen esku geratuko da bikote gehiago onartzearen erabakia. Argazkian, 2011ko edizioan dantzan ibilitako bikoteetako bat / © Leioa.eu.