Leioan eta Martiartun izango dira ospakizunak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 14a, 13:58

San Juan jaietako hasierako txupina jaurti aurretik, ekitaldi ugari izango dira asteburu honetan Leioan. Besteak beste, gaur, ostirala, Gazte Sua Jaialdia izango da Kandelazubietan. Horrenbestez, 22:00etatik aurrera, North High Crew, Rabones, Skimales, Sin Pegas, Horas Muertas eta Bunker 8 herriko taldeek emango dute kontzertua. Larunbatean, berriz, Antzinako Eguna ospatuko dute Ikea Barri plazan eta Jose Miguel Barandiaran Behekoa institutuan; Lapiko Leioaztar eta Edari Magiko gastronomia lehiaketa, haurrentzako jolasak, herri bazkaria, koktel txapelketa eta Izargi taldearen erromeria izango direla. Hala ere, ez da Leioa asteburu honetan jaiak izango dituen herri bakarra izango. Erandioko Martiartu auzoan atzo eman zieten hasiera San Antonio ospakizunei. Gauzak horrela, besteak beste, gaur diskofesta izango da gauerditik aurrera; bihar, sukalki txapelketa, soka-tira eta Igor Elortza, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeitia bertsolarien saioa; eta etzi, idi-probak izango dira. Argazkian, akelarrearen entsegu bat Leioako txosnagunean.

San Juan jaiak Leioan

Ekainak 14, ostirala

III. San Juan Pintxo Lehiaketa. Leioako tabernetan.
18:00 Udal Eskolako Esku Pilota Txapelketa (benjaminak eta kimuak). Sakoneta Kiroldegia.
18:00 San Juan Saski-baloi txapelketa. Antolatzailea: Leioa Saskibaloi Taldea. Txomin Aresti Ikastetxea.
19:00 Barrakak irekiko dira. Agirre Lehendakaria Plaza (Ikaztegi aparkalekua)
20:00 San Juan kontzertuen zikloa. Leioako Gazte Orkestra. Kultur Leioa Auditoriuma.
22:00 Gazte Sua Jaialdia. Kandelazubieta. North High Crew, Rabones, Skimales, Sin Pegas, Horas Muertas eta Bunker 8 herriko taldeek emango dute kontzertua.

Ekainak 15, larunbata

08:00 Leioako Udalaren XV. Arrantza Txapelketa. Lertutxe Urtegia.
III. San Juan Pintxo Lehiaketa. Leioako tabernetan.
10:00 Antzinako Eguna. Gastronomia lehiaketa: Lapiko Leioaztar eta Edari Magiko txapelketan izena ematea. Ikea Barri Plaza
10:00 Leioa Urban Eguna. Aterpe Leioa Gaztegunea. Graffiti eta DJ tailerrak.
10:30 Haurrentzako jolasak eta tailerrak. Ikea Barri Plaza.
11:00 Kirol Eskolen Erakustaldia. Sakoneta Kiroldegia
14:30 Gastronomia lehiaketa: Lapiko Leioaztar eta Edari Magikoaren aurkezpena. Ikea Barri Plaza.
15:00 Antzinako Eguneko bazkaria. Joxe Migel Barandiaran Behekoa Institutua
16:00 Koktel txapelketa. Joxe Migel Barandiaran Behekoa Institutua.
16:30 Jolasak eta probak. Ikea Barri Plaza.
18:00 Leioa Urban Eguna. Aldapa auditorioa. Breakdance txapelketa. Leioa Beatbox Battle.
18:00 Irristaketa Udal Eskolaren Erakustaldia. Kandelazubieta Kiroldegia
18:00 Balet Udal Eskolaren Erakustaldia. Sakoneta Kiroldegia.
22:00 Antzinako Eguna. Erromeria. Izargi. Ikea Barri Plaza.
22:30 Kontzertua. Leioa Urban Eguna . Aldapa auditorioa. Grison - Live beatbox show - Rayden.

Ekainak 16, igandea

III. San Juan Pintxo Lehiaketa. Leioako tabernetan.
10:00 14 urte azpikoentzako Taldekako V. Xake txapelketa. Laguntzailea: Leioako Altzaga Xake Kirol Elkartea. Euskal Etxeen Plaza.
10:00 Sakoneta Biking. Bulebarra. (Euria bada, Sakoneta Kiroldegian)
12:00 Leioako Udalaren XIII. Jota Txapelketa (umeak eta helduak). Kandelazubieta.
18:00 Areto-dantzen erakustaldia. Sakoneta Kiroldegia

Ekainak 19, asteazkena

20:30 San Juan kontzertuen zikloa. Leioa Kantika Korala ­ La Kantoría. San Juan Bautista Eliza.
Herri Eguna barraketan. Agirre Lehendakaria Plaza (Ikaztegia aparkalekua)

Ekainak 20, osteguna

18:00 Hirugarren Adinekoen Jaia. Sakoneta Kiroldegia.
19:00 Txupinazoa eta Pregoia: Mari Pepa eta Arlote. Udaletxea. Koadrilen jaitsiera. Ibilbidea: Elexalde, Sabino Arana, Luis Bilbao Libano, Bulebarra.
19:00 Musika-animazioa. Oihan Vega. Bulebarra.
21:00 Txupina eta txosnak irekitzea. Txosna Gunea
22:00 Koadrilen arteko froga. Hot-dog erlojupekoa. (Nagusientzat). Bulebarra
22:00 Musika. Dantza Alai. Aldapa auditorioa.
22:00 Sardinak. Txosna Gunea.
23:00 DJ. Oihan Vega. Bulebarra.
23:00 Erromeria. Gora Herria. Txosna Gunea.
03:00 Karaokea. Txosna Gunea.

Ekainak 21, ostirala

10:00 Txupinazoa.
11:00 Areto-dantzen erakustaldia. Sakoneta Kiroldegiko 3. adinekoen taldea. Ikea Barri Plaza
17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza. (17:00-20:00)
18:00 Koadrilen arteko Azeriaren ehiza (haurrentzat). Pinosolo.
19:00 Koadrilen arteko Azeriaren ehiza (helduentzat). Ikea Barri Plaza.
19:00 Haurrentzako Ikuskizuna Zirika Zirkusekin. Txarlestrup. Euskal Etxeen Plaza.
20:00 Kirolaren Gala. Leioako Eskal Kirol Zaleak antolatuta. Bulebarra. (Euria bada, Sakoneta Kiroldegian)
Harrijasotzaileen III. San Juan txapelketa (125 kiloko zilindrikoa): Urpe (Arantzazu), Izeta III. (Aia), Josetxu Urrutia (Leitza) eta Urruzono (Ondarroa).
Aizkolarien V. San Juan txapelketa: Aitzol Atutxa (Dima), Ugaitz Mugertza (Mutriku) eta Ruben Saralegi (Leitza).
20:00 Koadrilen arteko haurrentzako play ­ backa. Errekalde Plaza.
21:00 Larrain Dantza. Ikea Barri Plaza
22:00 Ai Laket!! Testing programa. Kutxa Metafisikoa.
22:00 Kontzertua. Basaki. Kandelazubieta.
Pop-Rock Lehiaketa:
- Metal: Unbreath (Erandio) eta Incursed (Arrigorriaga).
- Pop-Rock: Sons of meteora (Barcelona) eta Cromática Pistona (Madrid)
22:30 Umorea. Paramount Comedy: Pedro Llamas eta Tomas Garcia. Aldapa auditorioa.
23:30 Kontzertuak. Vendetta + (beste talde bat). Txosna Gunea.
23:00 Erromeria. Trikidantz. Bulebarra.

Ekainak 22, larunbata

08:00 Irratsaioak. Leioako RAMI elkarteak antolatuta. Aldapa auditorioa.
10:00 Txupinazoa eta Txistularien Kalejira.
10:30 Koadrilen arteko Tortila / Sandwich Txapelketak. Bulebarra.
11:00 Koadrilen arteko Herri Kirolak. Bulebarra.
11:30 Eskubaloi partida. Leioako Selekzioa vs Askartzako Selekzioa. Sakoneta Kiroldegia.
12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza. (12:00-15:00)
12:00 Ikusi (Leioa) Makusi. Ikea Barri Plaza. (12:00-15:00)
Margo tailer familiarra. Adina 4-14
13:00 Bitsaren Jaia. Errekalde Plaza.
15:00 Koadrilen bazkaria. Bulebarra.
17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza. (17:00 -20:00).
17:00 Udal Eskupilota Eskolako finalak. Sakoneta Kiroldegia
17:30 Euskadiko Sokatira Txapelketako finala (640 kg). Udondoko Bulebarra.
18:00 Koadrilen arteko haurrentzako bestelako jolasak. Bulebarra.
19:00 Larrain Dantza. Euskal Etxeen Plaza
19:00 Haurrentzako Ikuskizuna. DJ Xaibor. Errekalde Plaza
19:30 Esku Pilota partidak. Bizkaiko Opena (Hartzak Eskupilota Taldea). Sakoneta Kiroldegia.
20:00 Musika Iñaki Basaberekin. Ikea Barri Plaza
20:30 San Juan kontzertuen zikloa. Doniene Abesbatza, Orpheo Ganbera Abesbatza (Leioa), mitenia (Bilbao) eta Gradu Profesionaleko kantu ikasleak. San Juan Bautista Eliza.
21:30 Koadrilen arteko helduentzako play ­ backa. Bulebarra.
22:00 Ai Laket!! Testing programa. Kutxa Metafisikoa.
22:00 Kontzertua. O'Funk'Illo, Alamedadosoulna eta We all fall. Kandelazubieta.
22:30 Erromeria. Trikizio. Txosna Gunea
23:00 Musika. Bolero's 4. Aldapa auditorioa.
00:00 Su artifizialak. Astondoa piroteknia. Udaletxea.
00:30 Erromeria. Galker. Bulebarra.

Ekainak 23, igandea (Elizaurreko Aurreskua)

10:00 Txupinazoa eta Txistularien Kalejira
11:00 Koadrilen arteko Soka Tira Txapelketako pisaketa. Txikiak. Errekalde Plaza.
11:00 Meza. San Joan Bataiatzailearen Eliza. Ohorezko aurreskua.
12:00 Elizaurreko aurreskuaren hasiera. Udaletxea.
Errekalde Nagusien Etxeko Abesbatzaren saioa.
12:00 Haurrentzako ekintzak. Barandiaran ­ Ikea Barri Plaza. (12:00-15:00)
12:00 Koadrilen arteko Soka Tira Txapelketa. Txikiak. Errekalde Plaza.
13:00 Bitsaren Jaia. Ikea Barri Plaza.
13:30 Elizaurreko Aurreskuaren mokadua. Kalitatea. Bulebarra.
14:00 Leioako Musika Bandaren emanaldia. Bulebarra.
16:30 Koadrilen arteko erlojupekoa (Txikiak). Bulebarra.
16:30 Koadrilen arteko erlojupekoa (Nagusiak). Bulebarra.
17:00 Haurrentzako ekintzak Barandiaran ­ Ikea Barri Plaza. (17:00-20:00)
18:00 V .San Juan Areto Futbol Txapelketako Finalak. Sakoneta Kiroldegia.
18:00 Dantza erakustaldia eta erromeria. Gure Ohiturak Dantza Taldeak antolatuta. Errekalde Plaza ­ Bulebarra.
18:30 Koadrilen arteko Txikien Jantzi Merke Lehiaketa. Errekalde Plaza.
19:00 Larrain Dantza. Bulebarra.
19:00 Haurrentzako Ikuskizuna. Ttiki-Ttaka irratia. Euskal Etxeen Plaza.
20:00 Koadrilen arteko Nagusien Jantzi Merke Lehiaketa. Errekalde Plaza.
20:00 Musika. Los 5 Bilbainos. Ikea Barri Plaza.
21:00 Kontzertua. Leioa Big Band. Kandelazubieta.
22:30 San Juan Gaua ikuskizuna. Visitants konpainia. Etnofoc. Bulebarra ­ Errekalde Plaza.
22:30 Erromeria. Garilak 26. Txosna Gunea
00:00 San Juan gaueko akelarrea eta ondoren erromeria. Txosna Gunea.
00:00 Su artifizialen Ikuskizuna. Pirotecnia Zaragozana. Udaletxea.
00:15 San Juan Sua piztuko da. Udaletxea
00:30 Txokolatada. Leioako Merkatarien Elkartearen laguntzarekin. Bulebarra.
00:30 Erromeria. Triki Ta Ke. Bulebarra

Ekainak 24, astelehena (San Juan Eguna)

10:00 Txupinazoa eta Txistularien Kalejira.
11:00 Meza. San Joan Bataiatzailearen Eliza. Ohorezko aurreskua.
12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza. (12:00-15:00)
13:00 Bitsaren Jaia. Errekalde Plaza.
17:00 Haurrentzako ekintzak Errekalde Plaza. (17:00-20:00)
18:00 Umeentzako Ikuskizuna. Kuko, Truko eta Bolenwaider. Txosna Gunea
19:00 Musika. Mariatxiak. Ikea Barri Plaza
19:00 Haurrentzako Ikuskizuna. Pottoka diskofesta. Errekalde Plaza
19:00 Koadrilen arteko nagusientzako bestelako jolasak. Bulebarra.
20:00 Txokolate jana. Txosna Gunea.
20:00 Txistorrada. Leioako Merkatari Elkartea. Bulebarra.
21:00 Koadrilen sari banaketa. Bulebarra.
22:00 Azken Traka eta Jaien amaiera. Bulebarra
.
Ekainak 25, asteartea

Haurren Eguna barraketan. Agirre Lehendakaria Plaza (Ikaztegia aparkalekua)


San Antonio jaiak Martiartun

Ekainak 14, ostirala

24:00 Diskofesta.

Ekainak 15, larunbata

Plater-tiro, compack-sporting saila.
14:00-14:30 Sukalkia. Lapikoen aurkezpena.
17:30 Lurgaineko euskadiko soka-tira txapelketa 640 kg. (Goiherri A - Goiherri B - Getxo / Gaztedi A - Gaztedi B - Mutriku)
17:30 Umeentzako jolasak.
20:00 Bertsolariak: Igor Elortza, Etxahun Lekue, Onintza Enbeitia.
24:00 Gaupasa Trikizio taldearekin. Jarraian diskofesta.

Ekainak 16, igandea

12:30 Ospakizuna.
18:00 Umeentzako jolasak.
18:30 Idi-probak.
21:00 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun