Ehunka euskal herritar dira, euren herritik kanpo 5, 10, 20 edo 30 urte daramatzatenak, familia eta lagunak milaka kilometrotara dituztela, kasu batzutan ozeanoa ere tartean dela. Haietako bakoitzaren kasua berezia da, baina haien artean paperik gabeko pertsonak ditugu, helbide legalik gabekoak eta sarritan zailtasun handiak dituzten osasun asistentzia eta zerbitzu egokiak jasotzeko. Ez dute lan arautu bat izateko aukerarik eta maizegi muturreko egoera latzetan bizi dira. Horien artean, deportazioan bizitzera behartuak izan diren hainbat euskal herritar, inolako babes juridikorik gabe Euskal Herritik milaka kilometrotara urrundutakoak.
Pairatzen duten jazarpena erabat zailtzen du Euskal Herriarekin duten harremana zein euren eguneroko bizitza. Salbuespen neurri berezituen jo mugan bizi dira: besteak beste, lege berezien menpeko atxiloketak, gerra zikina, entregak, euroaginduak, estradizio prozedurak, konfinamenduakā¦
Neurri berezi guzti hauek, sufrimendua eragiten duten iheslariengan eta baita beraien ingurune hurbilean ere. Egoera hauek iraganean uztea beharrezkoa da konponbide eta bake egoeran aurrera egiteko.
Bide honetan, iheslari politikoen kasuan bi lehentasun ezarri ditu Herrira mugimenduak: Duintasunez bizitzeko eskubidea bermatzea eta jasaten dituzten salbuespen neurriak indargabetzea.
Pertsona hauen salbuespen egoera gizarteratzeko eta haien giza eskubideak errespetatu beharra euskal gizarteari helarazteko konpromisoa du Herrira mugimenduak.
Herrira