Getxoko Udaltzaingoko agenteek bi pertsona atxilotu zituzten atzo, osasun publikoaren kontrako ustezko delitua egiteagatik eta aritzen ziren udalerriko taberna itxi dute. Getxoko Udalak zabaldutako prentsa ohar batean jakinarazi dutenez, "tabernan egindako jardueren aurretiko jarraipenak eragindako susmoen" ostean, Udaltzaingoak tokia zaintzeko dispositibo jarri zuen martxan. Hori dela era, poliziek sustantzia estupefazienteak saltzen ari zirela egiaztatu ei zuten eta horretan oinarrituta taberna arakatu zuten. Aipatutakoez gain, saltzeko droga pisatzeko balantza eta drogaren arrastoak zituen labana aurkitu zituzten, beti ere bertsio polizialaren arabera. Gertaera horiek ikusita, Udaltzaingoak taberna barruan zeuden bi gizon atxilotu zituen eta osasun publikoaren kontrako ustezko delitua egotzi zieten, lokala itxi eta epailearen esku utziz. Udalak ez du zabaldu bestelako daturik tabernaren inguruan. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoak taberna batean bahitutako drogak, dirua eta tresnak artxiboko irudi batean / © Getxoko Udala.