Euskal Kazetarien Elkarteak bere elkartasuna adierazten die M4F produkzio-etxeko lankideei, EiTBko multimedia edukiak eta webgunea lantzeaz arduratzen direnei, alegia. Aste honetan, M4Fk enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu du. Guztira, EITBko egoitzan lan egiten duten 31 langileri eragingo die espedienteak. Horietatik, 27 kalera joango dira eta bere lanpostua mantenduko dutenen 4 langileen lanaldia %50 murriztu egingo da. Gainera, 2012ko abendutik enpresak beste 14 lankide kaleratu ditu. Hau da, sei hilabete baino gutxiagoko denbora tartean, jardunaldi osoan zeuden 45 langiletik, jardunaldi erdira dauden 4 langilera murriztu egin da kopurua. Langileen murriztapen zorrotz honek ez du soilik lanpostuen galera garrantzitsua suposatuko, webgunearen egituran eta edukietan ere ondorio larriak izango baititu. Argazkian,
Eitb.com webgune berritua aurkeztu zuten 2008ko irailaren 19an / © Eitb.com.