Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen atzo, ostegunean, Leioako Artea merkataritza gunean 3.500 euro balio duten produktuak hainbat dendatan ostu zituztelakoan. Gertaera arratsaldeko 4ak aldera hasi zen, Arteako guardiek Ertzaintza bertaratzea eskatu zutenean. Zaindarien arabera, pertsona batzuk zenbait dendatan lapurretan ari ziren eta ostutako generoa aparkalekuan zeukaten Chevrolet markako auto batean gordetzen zebiltzan. Ertzainak heldu eta ibilgailua geldiarazi zuten, susmagarriak alde egiteko puntuan zegoela, eta barruan zihoazen gizonezko bat eta emakumezko bat identifikatu eta atxilotu egin zituzten, ibilgailuan hainbat dendatako produktuak zeudela egiaztatu ondoren, Segurtasun Sailak zabaldutako bertsioaren arabera. Horri jarraiki, atzemandako produktuek 3.500 bat euroko balioa zutela kalkulatu zuten. Produktu batzuk beren alarma eta guzti zeuden eta lau poltsa zituzten segurtasun-detektagailuak saihesteko prestatuak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!