Halere, ertzainek ingurua miatu eta baserriko ateak bortxatuta zeudela eta hainbat gela hankaz gora zeudela ikusi zuten, bertsio ofizialaren arabera. Gainera, eraikinaren aurrean dagoen nekazaritza-lanabes eta tresnetarako txabolako atearen giltzarrapoa lurrean omen zegoen, puskatuta.
Hori ikusita, eta, hainbat ikerketa egin ondoren, lau lagunak atxilotu egin zituzten, indarkeriazko delitu bat egotzita. Ertzaintzak autoaren maletategian hainbat motxila huts eta zulagailu bat zuen maletatxo bat aurkitu zutela zabaldu du.
Atxilotuak datozen orduetan epaitegira eramango dituztela adierazi du Segurtasun Sailak. Halere, Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, lau atxilotuak azken hilabeteetan mugape horretan "batik bat landa-inguruetako etxebizitzetan eta nekazaritza-lanabes eta tresnetarako txaboletan" izandako antzeko lapurrekin lotuta egon daitezkeelakoan. Modus operandi berbera da guztietan: goizez egin dituzte lapurretak, eta leihoak eta ateak bortxatu dituzte.
Poliziaren ustez, "mota honetako kasuetan herritarren lankidetza nabarmentzekoa da. Hala, landa-inguru txikietako etxebizitzetatik edo etxebizitza isolatuetatik gertu ezezaguna ikusiz gero, garrantzitsua da Ertzaintza jakinaren gainean jartzea".