Iaz bezala,
Sopelako jai batzorde herrikoia jo eta su lanean ibili da egitarau partehartzaile eta koloretsua osatzeko asmoz. Aipatu taldean Udaleko ordezkariak, herriko elkarteetakoak, koadrilak eta auzokideak elkartu dira. "Helburua oso argia da: adin guztietako sopeloztarrentzat egitarau erakargarria osatzea, auzokideak ikusle izatetik partehartzaile izatera igaro daitezen", azaldu dute tokiko iturriek. Horretarako, aurten ere, ezinbestekoa izango da koadrila, elkarte, musika talde-lokal, kirol talde eta auzokideen parte-hartzea, jaiak sopeloztar guztienak direlako. Horiek hasi baino lehen, eta giroa berotzen joateko, larunbat honetan, ekainak 15, aurtengo kartelaren, programaren eta lipdub-aren aurkezpena izango dira Kurtzio Kultur Etxean, 13:00etan. Iazko jaietako giro ederra laburtzen duen bideoa ere ikusteko aukera egongo da. Horretaz gain, jaitsieran parte hartuko duten koadrilen zerrenda osatuko da eta Sopelako jaietan egingo den herri bazkarirako tiketak erosteko aukera egongo da. Ostean argazki bat egiteko asmoa dago. Argazkian, San Predro jaien txupinazoa Sopelan / ©
Sopelako Udala.