Ikasturte amaierako festari ekin dio San Nikolas ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 14a, 20:43

Gaur hasi eta igandera arte, urteroko ikasturte amaierako jaialdia ospatzen dabiltza Algortako San Nikolas ikastolako guraso, irakasle eta ikasleak. Ikasturte amaiera gertu dagoela gogoratzen duen festa hori berezia izatea nahi dute ikastolako kideek, aurten ospatzen dabiltzan 50. urteurrenarekin bat egiten duela gogoan izanda. Gauzak horrela, programan ez dira falta tailer, jolas, herri kirol, askari, omenaldi, kalejira, kantu, bazkari, kontzertu, karaoke, antzerki eta dantza saioak. Ikastola, edo hobeto esanda, horren hazia, 1963an sortu zuten bederatzi familik 12 ikasle Begoña Abaitua andereñoarengan fidatu zituztenean, gela batean eskolak euskaraz eman zitzaien. 50 urte beranduago, mila ikasletik gora ditu. Argazkian, aurreko edizio bateko kalejira.

San Nikolas ikastolako jaiaren egitaraua

Ostirala, ekainak 14

• 16:30ean, umeentzako jarduerak: tailerrak, eskalada-murrua eta puzgarriak.
• 18:30ean, DBHko azken mailako ikasleei omenaldia: orla banaketa, DBHko ikasleen emanaldia eta abar.
• 18:30ean, umeentzako txokolatada patioan.
• 18:30ean, dantza modernoen emanaldia.
• 19:00etan, Kimetz abesbatza eta musika eskolako ikasleen emanaldia.
• 19:30ean, herri txorizo-jana patioan.
• 20:30ean, Patxi eta konpainia.

Larunbata, ekainak 15

• 11:30ean, kalejira Telletxe plazatik ikastolara, Salsidu, Villaondoeta eta Iturgitxi kaleetatik.
• 12:00etan, kalejiraren ikastolaratzea eta ikasleen ekitaldia.
• 13:30ean, herri bazkaria frontoian: umeen txanda.
• 15:00etan, umeentzako tailerrak eta jolasak.
• 15:00etan, herri bazkaria frontoian: nagusien txanda.
• 17:30ean, umore rally-a.
• 18:00etan, karaokea.
• 19:30ean, herri txorizo-jana patioan.
• 20:00etan, Xaibor umeentzako erromeria.
• 22:00etan, suzko zezena.

Igandea, ekainak 16

• 11:30ean, patata tortilla txapelketaren hasiera.
• 13:00etan, tortillen aurkezpena eta dastatzea.
• 14:00etan, tortillen aurkezpenaren amaiera.
• 14:30ean, sarien banaketa eta jaiaren bukaera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun