Leioako Eusko Alkartasuneko kideen topaketa izan da gaur goizean udalerriko bulebarrean. Bertan, besteak beste, Pello Urizar alderdiko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkideak hartu du hitza. Albiste agentzien arabera, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztutako bake eta elkarbizitza planak zein PSCko Pere Navarrok kontzertu ekonomikoaren inguruan egindako adierazpenak jorratu ditu Urizarrek. Urkullu eta Garitanok aurkeztutako planei dagokienez, "behin betiko bakea eta elkarbizitza lortzeko urrats garrantzitsutzat" jo ditu. Hori dela eta alderdi politikoei "arduraz" erantzuteko eskatu die. Halere, lehendariak aurkeztu berri duen giza eskubideen urraketen zerrendari "osagabea" iruditu zaio, baina "seguru aski gehiago osatu ahal izango" da, esan duenez. Bide horretan, orain dela bi legealdian egindako aurreko zerrendatik hona Estatuko estamentuek eragindako eskubideen urraketen biktima kopurua handitu dela nabarmendu du eta ildo horretan jarraitzeko eskatu du. Urizarren ustez, "elkarbizitza ahalik eta lasterren errealitatea izan dadin" laguntzeko konpromisoa hartu du EAk. Argazkian, Pello Urizar, Maribi Ugarteburu eta Belen Arrondoren artean artxiboko irudian / cc-by-sa EH Bildu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!