Erandioko 17 auzokideri arreta medikua eman behar izan diete gaur goizean haien etxebizitza-blokean izandako zirkuitulabur batek eragin duen kea arnasteagatik. Efe albiste-agentziak zabaldu duenez, istripua goizeko 9:30ak aldera jaso da, Altzaga auzoko Anton Fernandez kaleko etxebizitza batean. Ordu horretan, etxeko koadro elektriko batean zirkuitulaburra eman eta su hartu eta ke handia eragiten. Horren ondorioz, suhiltzaileek auzokideak kanporatu dituzte eraikinetik eta horietatik 17k arreta medikua jaso behar izan dute. Gehienak lekuan bertan artatu dituzte osasun zerbitzuetako langileek, baina bi ospitaleratu behar izan dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Erandioko Udalak auzokideak lekuz aldatu ditu, Iberdrolak kaltetutako etxearen elektrizitate-hornidura berrezarri arte. Argazkian, Artatzako suhiltzaileak artxiboko irudi batean.