Sopelako Udaleko eta tokiko langileen ordezkaritzek akordioa sinatu dute gaur Sopelako Udaleko langile funtzionarioen eta lan-legepekoen lan-baldintzen Negoziazio Mahai Orokorraren bileran. Alkatetzak ekainaren 26ko osoko bilkurara eramango du hitzarmena Udalbatzak onartu dezan. Agintari sopeloztarrek positiboki baloratu du adostutako akordioa. "Izan ere, langileen baldintzak bermatzeaz batera, zenbait kolektiborentzat indarrean dauden lanbaldintzen irakurketa pribilegiatua mantentzeko eskaerari bukaera jartzen baitio eta udal zerbitzuen funtzionamendu hobea ahalbidetuko du, eraginkorragoa", azaldu dutenez. Alkatetzak, halaber, Sopelako Udalean giza baliabideen kudeaketarako "funtsezkoak" diren beste bi gaietan ere akordioak erdiestea espero du, hala nola, ordutegia kontrolatzeko sistema bat ezartzea, agintarien hitzetan, "funtsezkoa baita Sopelako Udalaren tamaina duen edozein erakunderentzat"; eta lanpostuen zerrendaren aldaketa, "Udalean dauden langile beharrei aurre egin ahal izateko". Argazkian, ekainaren 26ko osoko bilkurara eramango dute hitzarmena Udalbatzak onartu dezan / ©
Sopelako Udala.