Torresoloko igerileku irekiak berriz ere zabaldu dituzte Leioan, udari behar bezalako harrera egiteko. Horrekin batera, erabiltzaileen harrera zerbitzua jarri da martxan, 946 004 475 telefono zenbakian eta igerilekuen atezaindegian, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era. Sei hektarea (60.000 metro koadro) dituen Pinosolo parkearen ondoan kokatzen da zonaldea, bere baitan hainbat ur joko desberdin biltzen dituelarik: familia igerileku ludikoa, txikientzako ur putzu desberdinak, belarrezko solarium zonaldea dutxekin, tenis pista bat eta zazpi pista paddel-era jokatzeko. Horretaz gain, aldagelak, komunak, ostalaritza lokala eta parking-a bat ere baditu, udal iturriek nabarmendu dutenez. "Guzti horren artean zonalde bat nabarmentzen da batez ere begi-bistan, txikienentzat zuzendutako zonaldea, gai baten inguruan dekoratuta dagoelako. Gaztetxoen zonaldea itsasoko bizitza ekartzen du burura hainbat jolas edo gune dibertigarriekin: txirrista eta ur-jauziak, baleontzi bat ere badago bertan XIX. Mendeko itsas-ontziek ekartzen dizkiguna burura, gainera giro honetako hainbat animalien presentzia ere badira bertatik, besteak beste, dortokak, izurdeak edota baleak", azaldu dute. Argazkian, Torresoloko igerilekuak / ©
Leioako Udala.