Bost egunez, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute. Salgai jarriko diren liburu gehienak partikularrek liburutegiei emandakoak dira eta gainerakoak Getxoko lau udal liburutegietako garbiketan baztertutako aleak dira.
Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira: liburuek, euro bat balioko dute; aldizkariek eta koadernotxoek, euro bat hiru aleko, eta entziklopediak, ale kopuruaren arabera. Halaber, igandean deskontuak egingo dira liburu-sortak erosita. Aurten inoiz baino liburu gehiago izango dira salgai, 30.000 hain zuzen ere. Iaz 16.000 bat lagun etorri ziren azokara eta 18.000 liburu saldu ziren bertan.
Bihar, asteazkena, hasita eta igandera arte, Bigarren Eskuko Liburu Azokaren 8. edizioa izango da Algortan. Getxoko Liburutegi Zerbitzuak antolatuta, lehenengo aldiz Telletxe plazan beharrean, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean kokatuko da. Halere, bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da, ohi bezala. Oraingo honetan, eskuratuko den etekina Grupo de Misiones San Martin de Tours elkarteari emango diote, Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen ari den hezkuntza eta proiektua bultzatzeko. Azokaren ordutegia honako hau izango da: goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Igandean, ekainak 23, goizez irekiko da soilik. Argazkian, 2006ko irailean egin zen Bigarren Eskuko Liburu Azokaren 1. edizioa.