Autismoa duten pertsonentzako eguneko arreta zentro berria
Apnabik kudeatuko duen Areeta Eguneko Laguntza-zentro berria irekiko da uztailean, irailerako guztiz prest izatea espero dutela. BBK Gizarte Ekintzak lagatako 253 metro karratuko lokal horretan, autismoa duten 18 pertsonek euren terapia okupazionala burutuko dute, talde bakoitzaren beharrizanen arabera sortutako hiru tailerren bitartez.
Zentroaren kokapenak, oinezkoentzako pasealekuetatik eta merkataritza-gunetik gertu, pertsona hauek eguneroko gauzak egiten ikastea erraztuko du: erosketak egiten, igerilekura joaten edo metroa erabiltzen. Lokalak, gainera, arratsaldetan edo asteburuetan familientzako Astialdiko Klubaren funtzioa beteko du.
BBKren Gizarte Ekintzaren ustez, "sozialki berritzailea den zentro bati buruz ari gara, aurretiaz antzeko baliabiderik ez zegoen eskualdeko familiei harrera egitea posible egingo duena, egun egin behar izaten dituzten joan-etorriak murriztuz".
Apnabi elkartea
Apnabi 1970ko hamarkadan jaio zen, gaitz hauek jasaten zituzten familiak batu zirenean, asaldura hauei lotutako arazoak argitu eta duin bihurtzeko. Egun, 700 familia ingururekin lanean diharduen elkartea da, 150 profesionalen eta 14 lan-zentroren bitartez, gaitz honek erasandako pertsonei eta euren familiei erantzun integrala eta arreta pertsonalizatua bermatzeko helburuarekin.