Ostegun honetan, ekainak 20, ez ohiko ekimena hartuko du
Eztabaida Gune Antiautoritarioak. Arratsaldeko 8:30etatik aurrera, Lurra taldearen kontzertu akustikoa izango da, Algortako Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalean, sarrera doan. Lurra Iñigo Muguruzaren proiektu berria da. Irungo taldeak musika akustikoa lantzen du, reggae eta blues doinuekin. Iñigo Muguruza baxu jotzaile eta gitarra jotzaileaz gain, Carlos Zubikoa Sagarroi taldeko baxu jotzaileak, Ander Larrañaga darbuka eta kajoi jotzaileak, eta Ane Garciaren ahotsak osatzen dute laukotea. Taldeak berak ekoiztu zuen Tolosako Bonbereneako estudioetan "Lurra" izenburuko diskoa 2012ko maiatzean. Soinu akustikoak lantzen dituzte musika lan honetan: Afrikatik ateratako esklabuen erritmoak, Europako eta Amerikako folkloreekin nahastutako bossa, edota blues eta reggae estiloak jorratuz. Argazkian, 2011ko irailaren 29an estreinatu zuten Eztabaida Gune Antiautoritarioaren Villamonte plazako lokala.