Udala urtebete darama Sopela 2020 Ekintza Planaren erredakzioa garatzen. Bertan, tokiko erakundeak hurrengo zortzi urteetan aurrera eramango dituen proiektuak zehaztuko dira. "Helburua honakoa da: herritarren bizitza-kalitatea hobetzea, ikuspuntu sozial, ekonomiko eta ingurumenari dagokionez", agintari sopeloztarrek azaldu dutenez. Egun, aipatu Ekintza Planaren zirriborroa eratu du Udalak, hainbat eragileren parte-hartzea bermatu ostean: udalbatzako ordezkariak, udal teknikariak eta eragile ekonomiko eta sozialak. Aipatu dokumentua sopeloztarren artean ezagutzera emateko asmoz, herritarren foroa antolatu du
Sopelako Udalak gaurko, osteguna, 19:30ean udaletxeko sarreran. Bertan zirriborroa ezagutu eta ekarpenak egiteko aukera egongo da. Halaber, dokumentua
www.sopelana.net web orrian eskura dago , eta ekarpenak idatziz, e-postaz
agenda21sopelana[abildua]uribekosta.org edo udaletxeko udal erregistroan egin ahal izango dira. Argazkian, herri bilkura udaletxeko sarreran / © Sopelako Udala.