Aitxu! Sopelako euskara elkarteak gogoz ekin dio ikasturte amaierari eta mingainak euskaraz mugitzeko kantaldia eta kanta afaria antolatu ditu ostiral honetarako, ekainak 21. Horrenmbestez, bihar, "Euskarak batzen gaitu" lelopean, animatzen diren euskaltzale guztiek kantaldiaren seigarren edizioari ekingo diote Larrabasterrako plazan. Hitzordua 19:00etan jarri dute. Ondoren, iluntzeko 9:30ak aldera, afari legea egingo dute Urko kiroldegian, haragizaleentzat zein begetarianentzat menuak izango direla. Sabela sano beteta eta zintzurra bustita, afalostekoari emango diote hasiera, herri kantak abesteari, alegia. Kantuketan, baina, gonbidatu bereziak izango dira, Sopelako hainbat koadrila, alderdi politiko, kirol elkarte eta hezkuntza eragiletako ordezkariek hartuko baitute parte ekimenean, Taberna Ibiltaria taldearekin batera. Kantaldirako txartelak erosteko aukera badago oraindik. Geratzen diran sarrera guztiak Laiak tabernara eroan dituzte eta han izango dira agortu arte, 20 eurotan. Hala ere, aurretik, gaur bertan, euskal literaturaren eta bertsolaritzaren ikur bat izango dute Sopelan: Uxue Alberdi elgoibartarra. Hitzordua 19:00etan da Kurtzio Kultur Etxean, eta Alberdiren lanak gertutik ezagutzeko aukera izango da. Argazkian, aurreko edizio bateko kantaldia / © Aitxu!.