Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du Leioako San Juan jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 20a, 20:14

Ospakizunak joan den ostiralean hasi baziren ere, gaur, 19:00etan, emango diete hasiera ofiziala San Juan jaiei Leioan. Eta astelehenera arte, ekainak 24, luzatuko dira ekitaldiak. Hori dela eta, Metro Bilbao garraio enpresak zerbitzua indartuko du asteburu honetan. Bihar, ostirala, gau osoan zehar ibiliko dira trenak, larunbatetan egin ohi duen bezala. Ostiraletako gaueko zerbitzua 23.00etatik 06:00etara luzatzeko neurri hori udako lau hilabeteetan mantenduko da, ekainetik irailera, eta asteburuetan 48 orduz funtzionatuko du, etengabe. Era berean, larunbateko gauean, zerbitzua are gehiago indartuko dute Leioako jaietara joan nahi duten pertsonentzat. Garraioen areagotze hori gaueko ordutegian izango da, zehazki larunbat gaueko 11etatik igandeko goizeko 6ak arte. Maiztasunari dagokionez, 15 minuturo ibiliko dira Etxebarri eta Bidezabal arteko trenak; eta 30 minuturo Basauri-Santurtzi zein Etxebarri-Plentzia tarteetakoak. Bitartean, egunotan izango diren trafiko aldaketez ohartarazi du Leioako Udalak. Argazkian, akelarrearen entsegu bat Leioako txosnagunean.

San Juan jaiak Leioan

Ekainak 20, osteguna

18:00 Hirugarren Adinekoen Jaia. Sakoneta Kiroldegia.
19:00 Txupinazoa eta Pregoia: Mari Pepa eta Arlote. Udaletxea. Koadrilen jaitsiera. Ibilbidea: Elexalde, Sabino Arana, Luis Bilbao Libano, Bulebarra.
19:00 Musika-animazioa. Oihan Vega. Bulebarra.
21:00 Txupina eta txosnak irekitzea. Txosna Gunea
22:00 Koadrilen arteko froga. Hot-dog erlojupekoa. (Nagusientzat). Bulebarra
22:00 Musika. Dantza Alai. Aldapa auditorioa.
22:00 Sardinak. Txosna Gunea.
23:00 DJ. Oihan Vega. Bulebarra.
23:00 Erromeria. Gora Herria. Txosna Gunea.
03:00 Karaokea. Txosna Gunea.

Ekainak 21, ostirala

10:00 Txupinazoa.
11:00 Areto-dantzen erakustaldia. Sakoneta Kiroldegiko 3. adinekoen taldea. Ikea Barri Plaza
17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza. (17:00-20:00)
18:00 Koadrilen arteko Azeriaren ehiza (haurrentzat). Pinosolo.
19:00 Koadrilen arteko Azeriaren ehiza (helduentzat). Ikea Barri Plaza.
19:00 Haurrentzako Ikuskizuna Zirika Zirkusekin. Txarlestrup. Euskal Etxeen Plaza.
20:00 Kirolaren Gala. Leioako Eskal Kirol Zaleak antolatuta. Bulebarra. (Euria bada, Sakoneta Kiroldegian)
Harrijasotzaileen III. San Juan txapelketa (125 kiloko zilindrikoa): Urpe (Arantzazu), Izeta III. (Aia), Josetxu Urrutia (Leitza) eta Urruzono (Ondarroa).
Aizkolarien V. San Juan txapelketa: Aitzol Atutxa (Dima), Ugaitz Mugertza (Mutriku) eta Ruben Saralegi (Leitza).
20:00 Koadrilen arteko haurrentzako play ­ backa. Errekalde Plaza.
21:00 Larrain Dantza. Ikea Barri Plaza
22:00 Ai Laket!! Testing programa. Kutxa Metafisikoa.
22:00 Kontzertua. Basaki. Kandelazubieta.
Pop-Rock Lehiaketa:
- Metal: Unbreath (Erandio) eta Incursed (Arrigorriaga).
- Pop-Rock: Sons of meteora (Barcelona) eta Cromática Pistona (Madrid)
22:30 Umorea. Paramount Comedy: Pedro Llamas eta Tomas Garcia. Aldapa auditorioa.
23:30 Kontzertuak. Vendetta + (beste talde bat). Txosna Gunea.
23:00 Erromeria. Trikidantz. Bulebarra.

Ekainak 22, larunbata

08:00 Irratsaioak. Leioako RAMI elkarteak antolatuta. Aldapa auditorioa.
10:00 Txupinazoa eta Txistularien Kalejira.
10:30 Koadrilen arteko Tortila / Sandwich Txapelketak. Bulebarra.
11:00 Koadrilen arteko Herri Kirolak. Bulebarra.
11:30 Eskubaloi partida. Leioako Selekzioa vs Askartzako Selekzioa. Sakoneta Kiroldegia.
12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza. (12:00-15:00)
12:00 Ikusi (Leioa) Makusi. Ikea Barri Plaza. (12:00-15:00)
Margo tailer familiarra. Adina 4-14
13:00 Bitsaren Jaia. Errekalde Plaza.
15:00 Koadrilen bazkaria. Bulebarra.
17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza. (17:00 -20:00).
17:00 Udal Eskupilota Eskolako finalak. Sakoneta Kiroldegia
17:30 Euskadiko Sokatira Txapelketako finala (640 kg). Udondoko Bulebarra.
18:00 Koadrilen arteko haurrentzako bestelako jolasak. Bulebarra.
19:00 Larrain Dantza. Euskal Etxeen Plaza
19:00 Haurrentzako Ikuskizuna. DJ Xaibor. Errekalde Plaza
19:30 Esku Pilota partidak. Bizkaiko Opena (Hartzak Eskupilota Taldea). Sakoneta Kiroldegia.
20:00 Musika Iñaki Basaberekin. Ikea Barri Plaza
20:30 San Juan kontzertuen zikloa. Doniene Abesbatza, Orpheo Ganbera Abesbatza (Leioa), mitenia (Bilbao) eta Gradu Profesionaleko kantu ikasleak. San Juan Bautista Eliza.
21:30 Koadrilen arteko helduentzako play ­ backa. Bulebarra.
22:00 Ai Laket!! Testing programa. Kutxa Metafisikoa.
22:00 Kontzertua. O'Funk'Illo, Alamedadosoulna eta We all fall. Kandelazubieta.
22:30 Erromeria. Trikizio. Txosna Gunea
23:00 Musika. Bolero's 4. Aldapa auditorioa.
00:00 Su artifizialak. Astondoa piroteknia. Udaletxea.
00:30 Erromeria. Galker. Bulebarra.

Ekainak 23, igandea (Elizaurreko Aurreskua)

10:00 Txupinazoa eta Txistularien Kalejira
11:00 Koadrilen arteko Soka Tira Txapelketako pisaketa. Txikiak. Errekalde Plaza.
11:00 Meza. San Joan Bataiatzailearen Eliza. Ohorezko aurreskua.
12:00 Elizaurreko aurreskuaren hasiera. Udaletxea.
Errekalde Nagusien Etxeko Abesbatzaren saioa.
12:00 Haurrentzako ekintzak. Barandiaran ­ Ikea Barri Plaza. (12:00-15:00)
12:00 Koadrilen arteko Soka Tira Txapelketa. Txikiak. Errekalde Plaza.
13:00 Bitsaren Jaia. Ikea Barri Plaza.
13:30 Elizaurreko Aurreskuaren mokadua. Kalitatea. Bulebarra.
14:00 Leioako Musika Bandaren emanaldia. Bulebarra.
16:30 Koadrilen arteko erlojupekoa (Txikiak). Bulebarra.
16:30 Koadrilen arteko erlojupekoa (Nagusiak). Bulebarra.
17:00 Haurrentzako ekintzak Barandiaran ­ Ikea Barri Plaza. (17:00-20:00)
18:00 V .San Juan Areto Futbol Txapelketako Finalak. Sakoneta Kiroldegia.
18:00 Dantza erakustaldia eta erromeria. Gure Ohiturak Dantza Taldeak antolatuta. Errekalde Plaza ­ Bulebarra.
18:30 Koadrilen arteko Txikien Jantzi Merke Lehiaketa. Errekalde Plaza.
19:00 Larrain Dantza. Bulebarra.
19:00 Haurrentzako Ikuskizuna. Ttiki-Ttaka irratia. Euskal Etxeen Plaza.
20:00 Koadrilen arteko Nagusien Jantzi Merke Lehiaketa. Errekalde Plaza.
20:00 Musika. Los 5 Bilbainos. Ikea Barri Plaza.
21:00 Kontzertua. Leioa Big Band. Kandelazubieta.
22:30 San Juan Gaua ikuskizuna. Visitants konpainia. Etnofoc. Bulebarra ­ Errekalde Plaza.
22:30 Erromeria. Garilak 26. Txosna Gunea
00:00 San Juan gaueko akelarrea eta ondoren erromeria. Txosna Gunea.
00:00 Su artifizialen Ikuskizuna. Pirotecnia Zaragozana. Udaletxea.
00:15 San Juan Sua piztuko da. Udaletxea
00:30 Txokolatada. Leioako Merkatarien Elkartearen laguntzarekin. Bulebarra.
00:30 Erromeria. Triki Ta Ke. Bulebarra

Ekainak 24, astelehena (San Juan Eguna)

10:00 Txupinazoa eta Txistularien Kalejira.
11:00 Meza. San Joan Bataiatzailearen Eliza. Ohorezko aurreskua.
12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde Plaza. (12:00-15:00)
13:00 Bitsaren Jaia. Errekalde Plaza.
17:00 Haurrentzako ekintzak Errekalde Plaza. (17:00-20:00)
18:00 Umeentzako Ikuskizuna. Kuko, Truko eta Bolenwaider. Txosna Gunea
19:00 Musika. Mariatxiak. Ikea Barri Plaza
19:00 Haurrentzako Ikuskizuna. Pottoka diskofesta. Errekalde Plaza
19:00 Koadrilen arteko nagusientzako bestelako jolasak. Bulebarra.
20:00 Txokolate jana. Txosna Gunea.
20:00 Txistorrada. Leioako Merkatari Elkartea. Bulebarra.
21:00 Koadrilen sari banaketa. Bulebarra.
22:00 Azken Traka eta Jaien amaiera. Bulebarra
.
Ekainak 25, asteartea

Haurren Eguna barraketan. Agirre Lehendakaria Plaza (Ikaztegia aparkalekua).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun