Igandean, ekainaren 23an, Getxoztar Abesbatzen Eguna ospatuko da seigarren urtez. Ekimen horren bitartez tokiko taldeei omenaldia egin nahi zaizkie ospakizunean eta, horrezaz gain, udalerrian errotze handia duen tradizioa bultzatu nahi da, Getxoko Kultur Etxeak adierazi duenez. Algortako Biotz Alai plazan hamabi talde jardungo dira; bakoitzak bi kanta eskainiko ditu. Saioa 18:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da. Guztira, 400 abeslari inguru bilduko dira ekitaldian. Seigarren edizio horretan ahots mistoen, behe-ahotsen eta haur abesbatzak jardungo dira. Honako hauek izango dira parte hartuko duten taldeek: Biotz Alai, Erromoko Kantariak, Eskuz Esku, Gizatiar, Gorrondatxe, Irutasun, Itxartu, Kimetz (San Nikolas ikastolako abesbatza), Ondarreta, Tangorako Soinutarrak, Zozoak eta Andrés Isasi Musika Eskolako abesbatza. Saioan garai eta genero anitzeko egileen kantak abestuko dituzte taldeek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, esaterako Jesús Guridi, Xabier Lete, Gontzal Mendibil, Eric Clapton, Felix Mendelssohn eta Antonín Dvořákenak. Argazkian, Gorrondatxe abesbatza, artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!