Lujanbio eta Maia balkoitik balkoira arituko dira gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 21a, 21:50

Gaur, ostiralarekin, Balkoitik Balkoira bertso ikuskizunaren 15. edizioa egingo dute Algortako Portu Zaharrean. Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatuta, oraingo honetan, Maialen Lujanbio eta Jon Maia arituko dira eta, ohi bezala, ekitaldia Etxetxu plazan izango da, 22:00etan. Balkoitik Balkoira bertso modalitate ikusgarrian, parte hartzen duten bi bertsolariek balkoi banatik botatzen dituzte euren bertsoak, 1802an Tolosan hasi zen tradizioa berpizteko asmoz. 1999an San Nikolas plazan lehenengo aldiz ospatu zenetik, publikoaren erantzuna apartekoa izan da, urtez urte. Ohi bezala, bertso modalitate mota hau oso berezia denez, saioa iluntzean hasiko da. Ekitaldiaren erakargarritasuna indartzeko argiztapen berezia jarriko da Algortako Portu Zaharrean. Bertan, ikus-entzuleek bi bertsolarien bertso libreez gozatu ahal izango dute. Argazkian, Maialen Lujanbio.

Ekimeneko kartela

998372_590112614356583_1032260197_n
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun