Jonathan Castroviejok adierazi duenez, "oso ondo sentitu dut nire burua. Bi urte neramatzan bigarrena egiten eta aurten egoera hobean etorri naiz, irabazteko helburu bakarraz". Zirkuitua ere, bere alde zegoela iritzi dio: "erlojupeko nahiko polita izan da, teknikoa, zure indarrak oso ondo neurtzen jakin behar duzulako. Hasieran aldapa gune bat egon da eta hor ezin zara ito. Gero erdialdean haizeak soberan jotzen aritu da eta gogor egin da. Hor irabazi behar zen erlojupekoa, bukaera aldekoa baitzen eta mantendu besterik ez baitzen egin behar".
Gainera, getxoztarrak azaldu duenez, bere lehiakiderik garrantzitsuena zelatan izan dute lehenengo unetik eta horrek lasaitasuna eman dio: "hasieratik izan ditut erreferentziak eta igoeran ondo neurtu dudala eta Luisleren [Luis Leon Sanchezen] marketan nenbilela jakin izan dut. Hortik aurrera pixkanaka-pixkanaka denbora atera izan diot. Dauphine-ko erlojupekoaren ostean konfiantza handia nuen eta gaur erakutsi ahal izan dut. Une onean nago eta Tourrean ere erakustea espero dut".