Lehenengo aldiz euskaraz eskainiko ditu jarduerak Sopelako kiroldegiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 24a, 21:32

Sopelako kiroldegiko erabiltzaileek hainbat jarduera euskaraz jasotzeko aukera izango dute lehen aldiz, irailetik aurrera, udal iturriek jakinarazi dutenez. Jarduerak euskaraz eskaintzeko aukera aztertzeko asmoz, martxoan "Sopelan kirolean ere euskaraz" kanpaina abiatu zuen Aitxu! euskara taldeak, Sopelako Udala eta Serviocioren (herriko kiroldegia kudeatzen duen enpresa) lankidetzagaz. Orain arte, kiroldegian, umeentzako ekintzetan ez ezik, beste jardueretan ere ez da euskararentzako tokirik egon. Apirilean herriko kiroldegian eskuragarri egon den inkestako parte-hartzaileen %80k ikastaroak euskaraz egiteko gogoa agertu duenez, Serviocioko plangintza berriak Zikloa, Pilates eta Bizkarreko Tonifikazioa euskaraz egiteko eskaintza zabalduko du.

"Kanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zareten protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak eman nahi dizkizuegu, proiektu hau aurrera eramateko prest agertu zaretelako eta eredua izan zaretelako", adierazi du Sopelako Udalak. Hona hemen parte-hartzaileen zerrenda: parapentistak (Gari eta Wiso), surflariak (David Bustamante, Aritza Saratxaga, Loiola eta Leticia Canales eta Kepa Acero), igerilariak (Oreina Fernandez, Alaitz Arozeta eta Ager Axpe), txirrindulariak (Oier Egaña eta Joseba Momoitio), pilotariak (Lejonagoitia familia, Torre familia eta Patxi Ziskar), futbolariak (Maddi Torre, Galder Izaola, Jon Andoni Villamandos, Ibai Baldelona eta Jose Angel Iribar), bodyboardlariak (Eunate Agirre), eskalatzaileak (Agurtzane Romero eta Ugaitz Aguilar) eta Serviocioko monitoreak (Ainhoa Fernandez, Magali Moso, Jorge Nuñez, Ander Garaizar eta Milos Mallol).

Kanpainaren irudiak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun