Atzo, ekainak 23, euskal memoria historikoa berreskuratzeko ekimena burutu zuten Gaztelugatxen (Bizkaia). Bertan, Nafarroako Erresumaren gaztelu bat izan zen bere garaian, eta horren lekukotza aditzera ematen duen mugarria jarri zuten atzo. Nafarroa Biziriken eskutik mugarri berdinak jartzen ari dira, hain zuzen ere, bere garaian nafar gazteluak izandako toki guztietan. Mugarriak inskribatuta darama 1053 urtean hasita Gaztelugatxeko gazteluari buruz agertzen den dokumentazioaren aipamena. Independentistak Sareak, Zantzue Kultur Elkartearekin eta Euskaraz Berbetan taldearekin batera antolatu zuen ekimena, eta Bermeoko Udala, Nafarroa Bizirik, Sollube 707 Mendi Taldea eta Herri Babesaren laguntza izan zuten. Argazkian, ekitaldian bildutako zenbait lagun / © Independentistak Sarea.