Ordenantza berria egungo bi ordenantzen elkartzearen ondorioa da, Imanol Landa buru duen Gobernu-taldeak bidezkotzat jo baitu bateratzea, izenak eta ezaugarri teknikoak homogeneizatuaz eta eguneratuaz. Lehen Ordenantza "Eraikuntzaren parte ez diren objektuen hegalari buruzko Ordenantza" da, 1986 urteaz geroztik indarrean dena; bigarrena, berriz, "Bastidoreetan eta beste elementu batzuetan kanpo publizitatea jartzea arautzen duen Ordenantza" da, 2002az geroztik indarrean dena. Biak elkartzearen helburua, udal gobernutik aipatu dutenez, “ordenantza-kopurua sinplifikatzea da, herritarrek udal-araudia hobeto eta azkar uler dezaten”.
Araudi berriak fatxadan sartuta dauden baina eraikuntzaren parte ez diren elementuak, hala nola, islagailuak, olanak, markesinak, pertsianen kutxak, ... arautuko ditu. Eta, besteak beste, beren baloi turistikoagatik garrantzitsuak diren jarduerak ezagutzera ematea helburu duten kartelera, publizitaterako hesiak edo seinaleak ipintzea ere ahalbidetuko du. Jarduera horiek dira, ostatu-zerbitzuak, jatetxeak, baliabideak, kirol- eta kultur´-ekitaldiak edo turismoari lotutako beste zerbitzu batzuk.
Ordenantza berria egiteko arrazoia da: “Getxok helmuga turistikoa izatea nahi duela, itsaso-bidaien kaia jarrita. Modu horretan, hotelekin eta ostalaritzarekin loturiko jardueren bidez, sektore horren eskaera historikoaren gorakada gertatu da, jarduera horien egoera iragarri eta adierazi ahal izateko. Modu horretan, egoera horrek egun indarrean diren ordenantzak egungo errealitatera egokitzea eskatu du, udalerria bisitatzen duen jendearentzat publizitatea egitea eskatzen duen garatzeko bidean dagoen sektorearentzat”.