Getxoko Ezker Abertzaleak gogoratu duenez, oso entzutetsua izan zen Iñaki Zarraoraren gidaritzapean 2001ean EAJk esku artean izan zuen egitasmoa, Getxo aldean 8.000 etxebizitza proiektatzen zituena, helburu nagusitzat udalerriko biztanleri eta etxebizitza kopurua biderkatzea zuelarik. "Herri mobilizazioak tamainako astakeria gelditzea lortu zuen", nabarmendu dute ezkertiarrek.
"Berriz ere, HAPOaren berriskupenean murgilduta gaude eta saudade berriro mahai gainean han eta hemen agertu diren ustezko asmoak: Martiturriko enpresa gunea, etxebitza gehiago eta abar. Ezker Abertzaletik argi daukagu Getxoren etorkizuna zehazteko, Herriak akordatu beharko dituela zeintzuk diren "garapen" bezala ulertzen ditugun oinarriak: biztanlerian handitu nahi dugu? zein zentraltasun eman behar diegu gune berdeei? azpiegitura handiak behar ditugu? auzoen bizitza bermatu behar dugu ala zerbitzuak zentralizatu? zer egin behar dugu etxe hutsekin? aparkaleku gehiago behar dira ala bidegorri sare gehiago? Gizarte akordioaren bitartez finkatutako helburuek eta ez interes politiko-ekonomikoek erabaki behar dute HAPOa", adierazi dutenez.