Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Harrotasun Eguna ospatuko dute ostegunean Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko eka. 25a, 13:36

Ostiral honetan, ekainak 28, Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Harrotasun Eguna dela eta, Getxoko Udalak aniztasun sexualera hurbiltzeko jarduera ludiko bat antolatu du. Emakumeentzako Jabekuntzako Eskolan ikasturte honetan landutako gaiarekin, La Trapera & Cristina Castillo Konpainiak “Ser o no ser visible” lana antzeztuko du ostegunean. Hitzordua 20:00etan jarri dute Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Antzezpenena emakume lesbianei buruzkoa da, protagonistak ezkontzeko erabakia hartzen duenean sortzen zaizkion istiluen eta kontradikzioen inguruan, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da eta 19:00etatik aurrera txarteldegian bertan erosi ahal izango dira. Argazkia: cc-by-nc Erprofe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun