Sindikatuen dibisioak langileen posizioak ahuldu ditu azken urte hauetan. Dibisio hura sindikatuetako kupulen izate oportunistengatik izan da. Zentzu horretan, giza klase berdinekoak garenez, gure etsaiei danok bat eginez aurre egin behar diegu. Gure kolpeak norabide berdinean joan behar dira.
Gazte Komunisten Batasunetik hurrengoa proposatzen dugu: langileok baterakuntza egiteko oinarritik hasi behar gara, lantoki bakoitzean eztabaidatuz eta ekintzak eta egin beharreko helburuak antolatuz. Danok batera, antolakuntza ereduak eraiki ahal ditzakegu borroka goi mailetara bultza eginez eta horrela gure giza-klaseko intereseko helburuetara jo ahal izango dugu.
Guztion errespontsabilitatea da klase sindikalismo borrokalaria berreskuratzea, paktu sozialaren diskurtsoa bertan behera utziz eta gure posizioak indartuz oligarkiaren aurrean. Langileon baterakuntza ematen ari diren borroka partzial guztien bat egitea burutzea da, modu horretan
burgesia aseezina eta krudela aurre egin ahal duena.
Uribe Kostako Gazte Komunisten Batasuna