Emakume bat hil da Donostian, ustez bortxakeria matxistagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko uzt. 2a, 20:42

Errenteriako emakume bat hil da gaur goizean Donostia ospitalean, Gipuzkoako hiriburuan, astelehen arratsaldean lesio larriekin ospitaleratu ondoren. Ertzaintzak bere bikotekidea atxilotu du, erasoarekin zerikusirik ote duen ikertzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Donostia Ospitaleko arduradunek atzo arratsaldeko 14:15 aldera jakinarazi zioten Ertzaintzari Errenteriatik ekarri zuten 40 urteko emakume bat ospitaleratu zutela, lesio oso larriekin. Ospitaleko arduradunen arabera, emakumeak kontusio bat zuen buruan eta zenbait hematoma gorputzean eta aurpegian. Osagileek zehaztu zuten lesioak bat etor zitezkeela eraso fisiko batekin eta, ondorioz, egoera hauetarako ezarritako protokoloa jarri zen martxan eta gertatutakoa Ertzaintzari jakinarazi zitzaion. Ertzaintza ikertzen hasi zen, emakumearen heriotzaren inguruabarrak argitzeko, eta, pixka bat geroago, biktimaren bikotekidea atxilotu zuen, jazoerarekin nahasita egon zitekeelako. Astearte honetan, goizeko 10:30ean, Donostia Ospitaletik Ertzaintzari jakinarazi diote 40 urteko emakumea hil egin dela. Poliziaren ikerketak irekita darrai. Argazkian, Algortan, Leioan eta Sopelan emakumeen erailketa sexistak salatzen ohi dituzte, Telletxen, Boulevardean eta Gatzarriñen, hurrenez hurren.

Indarkeria sexistaren kontrako protokoloa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun