Buztan erregosiaren festaz gozatuko dute hilaren 13an Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko uzt. 4a, 14:37

Etzi zortzi, uztailaren 13an, larunbatarekin, Buztanluze Sukalki Txapelketaren 47. edizioa egingo dute Urdulizen, Eleizalden. Urtero legez, sukaldari, profesional eta zaleak elkartuko dira lapiko gozoen inguruan, Andra Mari elizaren ondoko zelaietan. Batez ere Urdulizko eta Uribe Kostako herrietakoak izan ohi dira parte-hartzaileak baina, bertokoez gain, badira bestelako tokietatik etorritakoak ere, Bilbotik esaterako, udal iturriek zehaztu dutenez. Lehiaketa honen hasiera-hasieratik, Txori Alai kultur elkarteak antolatzen du Txapelketa, eta Urdulizko Udalak babesa ematen dio ekimen honi. Aurtengo edizioan, antolatzaileen ustez 50 lapiko inguru aurkeztuko dira, aurreko urteetan izandako joera aztertuta. Guztiz ekimen herrikoia da, eta, hori horrela, ez da saririk ematen dirutan. Parte-hartzea da saritzen dena; koadrilei garaikurrak eta opariak ematen zaizkie, baina dirurik ez. Izan ere, lehiaketa horrek ez du irabazi asmorik. Aisialdiko proposamen gastronomiko hutsa da, herritarren partaidetzan oinarritutakoa eta parte hartzerako orduan koadrilek erakusten duten inplikazioa da, finean, epaimahaiak saritzen duena. Argazkia: © Urdulizko Udala.

Izaera herrikoi hori indartzeko asmoz, Urdulizko Buztanluze Sukalki Txapelketak jarduera osagarriz betetako egitarau zabala eskaintzen du. Izaera herrikoi hori indartzeko asmoz, Urdulizko Buztanluze Sukalki Txapelketak jarduera osagarriz betetako egitarau zabala eskaintzen du. Ekimenak larunbat goizean abiatuko dira, txistulariek kalejira egingo baitute herri osoan zehar. Gainera, egun osoan beste zenbait proposamen kultural egongo dira; esate baterako, dantza edo erromeria.

Egitaraua

09.00 - Txistulariak herriko toki ezberdinetatik.
12.00 - “Iratxo gorria ” dantza taldearen ekitaldia.
12.45 - Izena emateko epearen amaiera.
13.30 - Kazolen aurkezpena eta epai mahaiaren xede-hartzea.
18.00 - Sari banaketa.

Ondoren, Gotzon Goirigolzarri eta Gotzon Batikon herriko trikitilariek girotutako herri erromeriaz disfrutatzeko aukera izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun