Algortako bitxitegi batean lapurtu eta langile bat kolpatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko uzt. 3a, 17:43

Hiru pertsona ezezagunek lapurtu egin dute Algortako bitxi-denda batean, gaur goizean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, lapurrak eguerdi aldera sartu dira Algortako etorbideko establezimenduan eta bertan egon den saltzailea kolpatu eta lotu ostean ebasteari ekin diote. Jasotako kolpearen ondorioz, bitxitegiko langilea Gurutzetako unibertsitate-ospitalera garraiatu behar izan dute, arreta medikua jaso dezan. Bestalde, Ertzaintzak ez du zabaldu inolako informaziorik lapurtutakoaren inguruan eta gertatutakoa argitzeko eta hiru lapurrak identifikatzeko asmoz ikerketa abiatu duela iragartzera mugatu da. Argazkian, Polizia prezintu bat artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun