Bi zauritu izan dira Kasuneko merkatuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko uzt. 4a, 16:57

Bi pertsona arin zaurituta suertatu ziren atzo eguerdian, Algortako Kasuneko azokaren barruan zeudela, establezimenduko sabai aizuneko erlaitz bat lurrera erortzearen ondorioz. Udal iturriek zabaldu dutenez, gertaera 12:15ak aldera izan zen, 2x2 metroko sabaiaren zati bat lurrera erori eta emakume haurdun bat eta bere 13 hilabeteko semearen aulkitxoa kolpatu zituenean. Bi pertsonak Gurutzetako erietxera eraman zituzten, ama, oso urdurik, zauriak zituelako belaunean eta umeak koskor batekin buruan. Argazkian, Barakaldoko Gurutzeta ospitale publikoa / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun