Bere ibilbidean zenbait izendapen eta sari lortu ditu, hala nola British Jazz Award 2001, BBC Jazz Award 2002 Kantaririk Onenari eta Backstage Bistro Award (2004). 2009ko martxoaren 31n, Christine Albanel Frantziako Kultura ministroaren eskutik, Ordre des Arts et des Lettres jaso zuen. Frantziako Gobernuaren sari horrek arteei egindako ekarpena aitortzen du.
Talde Lehiaketan Artur Tuznik Trio banda danimarkarra jardungo da. 2011n abiatu zen taldea Kopenhagen eta mainstream delako estiloaren potentzia soinu moderno modalarekin konbinatzen dute, hardbopa, musika garaikide inprobisatua, free jazza eta abangoardia eskandinaviarra inspirazio iturri moduan erabilita. Taldearen musika modernoa da, liderraren konposizio originala keta atal erritmokoaren energian oinarritutako inprobisazioak interpretatzen dituzte.
Bizkaiko jazz ekarpena
"Hirugarren Milurtekoa" atalean Itxaso Gonzalez abeslariaren boskotea ariko da. Artista bizkaitarrak 1989an egin zuen debuta Arriaga Antzokian eta 1992an Getxoko Nazioarteko Jaialdiko Taldeen Lehiaketan bigarren saria irabaz izuen Vocal Feel taldearekin. Euskal Herriko eta Estatuko jazz musikari handiekin lan egiteaz gain genero anitzeko artistekin ere aritu da. Gaur egun, Itxaso Gonzalezek bere proiektu propioak eta beste artista batzuekin batera egindako elkarlanak uztartzen ditu. Horrez gain, 2003an jazz kontzertu didaktikoen programa bat sortu zuen umeentzat, eta horrekin Bizkaiko kultur etxeak eta auzo-etxeak zeharkatu ditu.