Zine beltzak hartuko du Plentzia gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko uzt. 5a, 21:36

Gaur, ostirala, eta bihar, larunbata, detektibeak, gabardinak, pistolak, kapelak edota arazoetan dabiltzan emakume eta gizonak aurkitzea erraza izango da Plentzian, edo gutxienez bertako alde zaharreko elizan. Izan ere, gaurko arratsaldeko 8etatik aurrera, Mikrofilm Short Festival film beltz laburren nazioarteko jaialdiari ekingo diote hiribilduko elizan, bigarren urtez. Ekimena 2011ko uztailaren 7an auto istripu batean zendu zen Alex Arana Etxebarria zinemazale plentziarraren omenez abiatu zuten iaz eta egundoko arrakasta bilakatu zen. Bigarren edizioak ere zinemazaleen arreta deitu du, 248 film labur aurkeztu baitituzte, iazko kopuruaren bikoitza. Antolatzaileek, baina, 15 aukeratu dituzte jaialdian erakusteko, "zine beltzari diogun maitasunarekin bat datorren aukeraketa on bat" egin ostean. Jaialdia hainbat hitzaldi, antzezlan eta kontzertuz osatuko da. Irudian, aurtengo kartela.

Jaialdiaren aurrerakin bideoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun