La Triangu tabernaren ekimenez, doako rock eta blues kontzertu bana izango dira gaur eta bihar Sopelan, Arrietara etorbideko ostatuan. Gaur, ostirala, iluntzeko 10etatik aurrera,
Cadillac Records rock talde bilbotarra arituko da zuzenean aretoan. Boskotea 2011n sortu zen Hunters taldea desegin ostean. Halere, iaz arte ez zen finkatu gaur egun daukaten lantaldea: Ines abeslaria, Sergio bateria, Luis Miguel baxu-jotzailea eta David "Deivis" zein Borja "Suso" gitarra joleak. Bihar, larunbata, berriz,
Medicine Blues taldea igoko da La Triangu tabernaren oholtzara, 21:30etik aurrera. Blues doinuak lantzen dituen boskote bilbotarra horrek R&B, soul, edota rock doinuak ere jorratzen ditu. Txetxu, Aiert, Rafa, Yves eta Galderrek osatzen dute Medicine Blues. Argazkian, Medicine Blueseko kideak / © Medicine Blues.