Paelletarako toldoak banatuko dituzte astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko uzt. 7a, 00:37

Getxoko Itxas Argia elkarteak urtero legez Aixerrotako Nazioarteko Paella Lehiaketa antolatuko du aurten ere. Uztailaren 25ean, Santiago egunean, ostegunean izango da hori. Halere, data horretan koadrilek erabiliko dituzten toldoen banaketa dagoeneko antolatu dute Itxas Argiako kideek. Gauzak horrela, etzi eta etzidamu, astelehenean eta asteartean, aurreko urteotako erreserba duten pertsonek hartu ahal izango dute toldoa, beti ere 19:00etatik 21:00etara. Ostegunean, hilak 11, berriz, soberan gelditu daitezkeen toldoen zozketa egingo da. Zozketa horretarako zenbakiak egun horretan bertan hartu ahal izango dira, 19:00etatik 21:00etara, ondoren zozketa egingo dutela. Prezioei dagokienez, toldo erdikoa 40 euro, toldo osoa 80 euro eta fidantza 25 eurokoa izango da. Toldoen itzulera uztailaren 27an, larunbatean, egin beharko dute koadrilek, 12:00etatik 14:00ak arte. Argazkian, besteak beste Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteak aurten ere toldoa jarriko du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun